SAGARDI EUSKAL SUKALDARIAK


Kalitatezko produktuarekiko miresmena eta soiltasuna dira sukaldean jarduteko gure arau nagusienetakoak. Gure sukaldariek asko zaintzen dute produktua, errespetatu, eta gutxi ukitzen dute. Produktuan oinarritutako sukaldaritza eskaintzen dugu guk, alderdi guztiak kontu handiz zainduz. Mahai bat, besteekin partekatzeko eta betiko sukaldaritzaz gozatzeko. Gure kartan Euskal Herriko baratze, baserri eta kostako produktu onenak aurkituko dituzue, produktu fresko eta era askotakoak, errespetu eta sentsibilitate handiz landuak haien zapore eta testurarik onena ateratzeko, gure herriko ardo eta sagardorik onenez lagunduta beti.

Urte-sasoiko produktuak

Baserriko tomate apartak, mamitsuak eta euskal baratzeetako zapore guztiarekin; Ibarrako piperminak, zapore bikain eta testura leuneko produktua, eta gure hegaluze bikaina dira gure udako kartan eskaintzen ditugun plater zoragarrietako batzuk. Era berean, ezin dastatu gabe utzi SAGARDIren klasikoak: Tolosako babarrunak, Euskal Herriko perla beltzak, edota sagardotegietako bakailao-tortilla nahiz parrilan erretako bakailao mitikoak. Deskubritu beharreko lurralde gastronomiko paregabea!